Landa Eremuko Birziklaguneak: Oharra

Landa eremuko etxebizitzetan bizi zareten herritarrei ohar hau bidali dizuegu Sasieta Mankumunitateak eta Udalak birziklaguneetako txartelak berritzea dela eta. Datorren astean zehar egin behar da txartel berriaren eskaria Udaletxera etorriz.

Kaskotik kanpo dauden etxebizitzek atez ateko bilketak zerbitzurik ez dute eta horregatik TXARTEL bat daukate Biloren, Gaintzako bidegurutzean eta Tejeri/Goizanen eraikitako birziklaguneko atea ireki eta barruan dauden edukiontziak erabiltzeko.


Txartel hori BALIOGABETUTA geratuko da datorren apirilaren 9tik aurrera.


Bere ordez TXARTEL BERRIA egingo da. Horretarako ordea, ezinbestekoa da UDALETXERA JOATEA. Bertan txartel berria egiteko datuak eguneratzeaz gain, birziklaguneak era txukunean erabiltzeko eta hondakin organikoa behar bezala kudeatzeko informazioa emango dizu Sasieta mankomunitateko teknikariak.


Txartel berriak eskatzeko Udaletxera etorri behar da martxoaren 12tik 16ra ordutegi hauetan:

Martxoak 12, 13, 14, eta 15 (astelehenetik ostegunera): 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Martxoak 16 (ostirala): 9:00 - 14:00
 

Adeitasunez,


Zaldibian, 2018ko martxoaren 1ean


Alkatea, Joxan Etxabe