Kultur eta Kirol taldeentzat 2026ko diru-laguntza deialdia zabalik

Zaldibiako kultur eta kirol elkarteek urteroko dirulaguntza eska dezaten epea ireki du udalak, eta martxoaren 18ra arte aurkeztu daitezke eskaerak. Deialdiak helburu du 2026an zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatzen dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Informazio guztia jarraian ikusgai.

 

Atzo, otsailaren 25ean, bildu ziren Herrigintzaren Kultura saileko arduradunak herriko kultur eta kirol elkarte eta taldeetako ordezkariekin, aurtengo urteari begirako asmoak elkarbanatzeko. 2025eko balorazioa egin zuten lehenengo, eta 2026rako asmoak aipatu ondoren, hizpide izan zuten kultur eta kirol taldeen urteroko diru-laguntza deialdia.

Gaur bertan, 2026ko otsailaren 26an, ireki da eskaerak aurkezteko epea, eta martxoaren 18ra arte izango da horretarako aukera. Deialdiaren xehetasunetan erreparatuz, aurreko urtean bezala, elkarteen programak aztertzerakoan, garrantzia emango zaio elkarteek euskara, genero-berdintasuna eta kanpotik etorritako herritarren parte-hartzea sustatzeko egiten duten ahaleginari. Bestalde, urteko aurrekontua zuzentasunez aurkeztea ere baloratuko da.

Horrez gain, eskaera egiteko eranskinen atalaren ere bada kontutan hartu beharreko puntu bat. Elkarteek urtean zehar antolatzen dituzten ekimenen informazio-fitxak aurkeztu behar izaten dituzte eskaerarekin batera, eta aurtengoan bi eredu jarri dira eskura: Ekintza puntualen informazioa jasotzeko fitxa, eta urte osoko programa azaltzeko fitxa. Urtean ekintza bakarra antolatzen dutenek A eredua bete beharko dute eta urte osoko programa garatzen dutenek, berriz, B eredua.

Eskerak aurkezterakoan elkarteek zalantzaren bat badute, Karreane kultur etxera jo dezakete, eta bertan jasoko dute beharrezko informazioa.