Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren protokoloak dio, Covid-19 gaitza hartu duten haurren gurasoek eskolan jakinarazi behar dutela. POSITIBO EMAN DUEN HERRITARRARI, ZALDIBIAKO UDALEAN JAKINARAZTEA ESKATZEN DIOGU. Batetik gaitzaren zabalpena eragozteko ahalik eta neurri egokienak, azkar hartzeko eta bestetik, gaixotu den herritarraren beharrei erantzuteko.
COVID-19an POSITIBO EMAN BADUZU
DEITU UDALERA 943 88 03 57
LEHENGAI eta PREMIAZKO DIREN PRODUKTUAK ETXERAINO.
Koronabirus gaitza hartu duen herritar orok edo arrisku taldean dagoen edonork eskatu dezake. Janaria, farmaziako osasun botikak, higienerako produktuak, ...Inori ez falta izatea da helburua.
NOLA FUNTZIONATZEN DU:
KUTSATUTAKO HONDAKINAK ETXEKO ATEAN JASOKO DITUGU
Koronabirusa hartu duen herritar ororen hondakinak modu berezitu batean tratatzea beharrezkoa da. Horregatik dagokion segurtasun eta higiene neurriak bermatuz jaso eta kudeatzen dituzte herritar gaixoen hondakinak udal langileek.
NOLA FUNTZIONATZEN DU: