Herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia zehaztu da. Astelehenetik ostegunera, iluntzeetan erabilgarri dago frontoia eta erregularki erabiltzeko interesa duten talde edo norbanakoek aste honetan eman behar dute izena Karreanen. Astelehenean, hilak 11, bilera bat egingo da interesdunekin, 18:00etan Karreanen. Informazioa, jarraian.
Astean zehar Resti pilotalekuan entrenamendu saioak egiten dituzte herriko kirol elkarteek eta Eskola Kiroleko taldeek. Astelehenetik ostegunera iluntzetan, ordea, libre egon ohi da frontoia, eta nahi izanez gero herritarrek badute hori erabiltzeko aukera. Dena dela, pilotalekuko erabilera koordinatzeko, pilotalekua erregulartasunez erabiltzeko interesa duten norbanako edo taldeek aldez aurretik eman beharko dute izena Karreane Kultur Etxean. Azaroak 8, ostirala, izango da izena emateko azken eguna, eta ondoren, astelehenean, izena eman dutenekin bilera egingo da kultur etxeko ganbaran, talde guztien artean erabilera egunak adosteko.
Jarraian zehazten da astean zehar pilotalekua erabilgarri dagoen ordutegia:
- Astelehena. 20:00etatik 22:00etara.
- Asteartea. 21:00etatik 22:00etara
- Asteazkena. 20:00etatik 22:00etara
- Osteguna. 21:00etatik 22:00etara.