Ibilgailuen sarbidea eta IBI iraunkorra 2021

2021 ekitaldiko ibilgailuen sarbide eta IBI iraunkorreko tasa ordaintzeko epealdia

Aurten lehen aldiz indarrean sartuko den tasa dugu hau. 2018ko martxoaren 6an onartu zuen Osoko Bilkurak bide publikoko zona batean, garaje eta lokal partikularretara sartzeko edo zamalanak egiteko, erabilera berezia edo aparkatzeko debekua arautzen duen ordenantza. 

Errolda egin eta eskaerak jasotzeko tartea asko luzatu da eta beraz, aurten aplikatuko da tasa lehen aldiz.

Ordenantza honek bide publikoko zona batean, garaje eta lokal partikularretara sartzeko edo zamalanak egiteko, erabilera berezia edo aparkatzeko debekua arautzea du helburu. 

Ordenantzan jasota dagoenez, Udalak ofizioz egin ditu ibilgailu-pasabideen erroldako altak, dagokion baimena ematen duen unean bertan, bere eskura dituen datuekin bat etorriz eta interesdunek euren eskaeretan aurkeztutako beste datu batzuetan oinarrituta. 

Tasa kobratzearekin batera, Udalak pasabide baimena zein pasabide eta ibi iraunkor baimena adierazten duen plaka emango dio lizentzia jabe bakoitzari, sarbide atean jarri beharko dena.

Jarraian kontsultatu ditzakezue ordenantza eta honi dagozkion tasak. Edozein zalantza izanez gero, Udaleko Kontu-hartzailetzara jotzea eskatzen dizugu: Udaletxeko 1.solairuan, 943 88 03 57 telefonoan edo kontabilitate@zaldibia.eus helbidean.

 

Tasaren kobrantza:

  • Borondatezko epea: 2021eko urriaren 18tik azaroaren 18ra.
  • Helbideratutako agiriak urriaren 22an kobratuko dira kontutik.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitatu zen iragarkia 2021/10/13an