Hirigintza batzordeko bilera astelehenean

Datorren astelehenean, urriaren 10ean, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2022ko lanen egoerak eta aurreikuspenak ere.

 

Gaiordena:

  1. Udalak esku artean dituenak azaltzea:
  • Plan Orokorra eta herritarren hirigintza eskaerak: berri ematea
  • Udal Eraikina eta herriko plaza: uneko egoera eta hurrengo erronkak azaltzea
  • Hirigintza arloko udal proiektuak 2022: lanak nola doazen azaltzea
  1. Tarte irekia:
  1. Hurrengo bilerarako data zehaztea:

 

Bilerara bertaratzeko, bi aukera egongo dira:

- 18:45erako udaletxeko areto nagusira etortzea

 - Lotura honetan bilerara telematikoki konektatzea: ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/ezt-cx7-3ng

Bertan sartzean:

  • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
  • Aukeratu mikrofonoa eta sakatu oihartzun frogan BAI
  • Behealdean kamera baten irudia agertuko zaizu eta hau sakatuta baimena eman eta "iniciar compartir" sakatu.
  • Arazoren bat duenak 943 16 03 38 Kultur Etxeko telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.