HERRITARRENTZAKO OHARRAK: ARDIKI EGUNA 2017

Ardiki eguna dela eta, ibilgailuen joan etorria oztopa lezakeen hainbat murrizketa egitea erabaki da.

TRAFIKO OHARRAK

Eguna lasaitasunez eta ibilgailuen joan etorririk gabe gozatzeko parada izan dezagun, aurten pasa den urtean bezala, ERDIGUNEA OINEZKO GUNE izendatuko da.

Oinezko gunean ez da motordun ibilgailurik ibiliko (Ikuskizunetarako baimenduak soilik).

HERRIGUNEA IBILGAILUENTZAKO ITXITA:
Urriak 28, larunbata, 21:00etatik, Urriak 30, astelehena, goizeko 7:00etara.

HERRIGUNEA NON ITXIKO DA:
Itoitz Mediku Etxetik (Santa Fe 21a) Mariaundiñera (Santa Fe 50)

HERRIGUNEKO BIZILAGUNEI:
Trafiko murrizketa horrek eragin diezaieken bizilagunei, aipatutako egun eta orduetan, zehaztutako eremuan autorik ezingo dutela erabili jakinarazten diegu.

APARKALEKUAK LIBRE:
Larunbatean eta igandean Mediku Etxetik (Santa Fe 21)  Estanko (Santa Fe 29) arteko aparkalekuetan EZINGO DA APARKATU.


IBI IRAUNKORRA DUTEN BIZILAGUNEI OHARRA

Santa Fe 30ean, Santa Fe 35ean Santa Fe 39an eta Santa Fe 58an dauden lizentziadun garajeetako erabiltzaileek bide mozketa honek dirauen bitartean BEHIN BEHINEKO BAIMENA izango dute kontrako norakoan ibilgailuak garajean sartu ahal izateko.


AUTOBUS GELTOKIA ARDIKI EGUNEAN

Urriak 28 arratsaldean eta 29an autobusa BILORE eta ARRESE aurreko geltokitik abiatuko da.