Datorren astelehenean, ekainaren 27an, Zaldibiako Herri Antzokian arratsaldeko 18:30ean burutuko da aurtengo jaien diseinu eta antolakuntza lantzeko lehen saioa. Informazio guztia, jarraian.
Pandemiaren ondorioz izan dugun bi urteko hutsunearen ondoren, aurtengo herriko jaiak normaltasunez ospatzeko aukera izango dugula dirudi.
Azken urteetan nabaria zen festa batzordearen funtzionamenduak hobekuntzak behar zituela, guztiontzako eta guztion neurriko festak antolatze aldera. Helburu horrekin, aurtengo jaietarako bileretan lanketa berezia egingo da jaiak modu ezberdinean bizi dituzten herritarrei entzuteko, festen hartzaile eta parte-hartzaile diren heinean.
Bilera hauetan, beraz, herriko eragile eta taldeen ordezkariez gain, festen hartzaile den profil sorta zabala izango da. Dena den, ohi bezala, interesa duen orok parte hartu ahal izango du bertan.
Hiru bilera izango dira: lehenengoa ekainaren 27an, arratsaldeko 18:30ean, antzokian; bigarrena uztailaren 13an eta hirugarrena irailean, festen atarian.
Parte hartu nahi duenak ostiralera arteko epea izango du izena emateko: Karreane kultur etxera deituta (943160338) edo jarraian duzuen formularioaren bidez.
OHARRA: uztailaren 1era arte zabalik dago jada jaietako egitaraua osatzeko proposamenak egiteko epea. Nola? Karreane kultur etxean aurkeztuta edo kulturetxea@zaldibia.eus helbidera bidalita.