Herriko jaiak 2024: bigarren bilerarako deia

Apirilaren 19an egin zen bileran hizpide izan genituen joan den urteko festen errepasoa, 2024ko jaietarako kontuan hartu beharrekoak, festa egunak eta musika taldeen proposamenak. Bigarren bilera bihar izango da, hilak 24, honako gaitegiarekin: lehen egitarauaren zirriborroa, musika taldeen aukeraketa, txupinazorako proposamenak eta ingurumenaren zaintza.

 

2024ko Zaldibiako festak urriaren 3an, 4an, 5ean, 6an eta 12an izango dira.

Horien antolaketari begira, bigarren bilera maiatzaren 24an egingo denez, herriko talde eta eragileek festetan zein ekimen antolatu nahi dituzten pentsatzen joatea komeni da.

 

FESTAK ANTOLATZEKO II. BILERA:

  • EGUNA: MAIATZAK 24, OSTIRALA
  • ORDUA: 18:00etan
  • LEKUA: Udaletxeko Batzar Aretoan
  • GAITEGIA:
    • Lehen egitarauaren zirriborroa
    • Festak eta ingurumenaren zaintza
    • Txupinazorako proposamenak
    • Festa gunearen antolaketa

 

Azkenik, festei hasiera emango dien txupinazoa nork bota dezakeen proposatu nahi dutenek jarraian dute horretarako aukera.

TXUPINAZIOA NORK EDO NORTZUK BOTAKO DUTEN PROPOSATZEKO TARTEA

Nor/nortzuk eta zergatik proposatzen dituzu jaiei hasiera emango dien suziria botatzeko?