Ostegunean, maiatzaren 8an, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Arratsaldeko 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Ordubeteko iraupena izango du eta herritar oro dago gonbidatuta. Informazio gehiago, jarraian.
Urriaren hasieran ospatuko dira Zaldibiako Festak, eta antolaketa bilera egingo du festa batzordeak, maiatzaren 8an, ostegunean, 18:30ean. Herriko eragile eta norbanakoak biltzea eta guztien artean festei forma ematen hastea da asmoa. Hala, lehen lan saio horretan egitarauaren lehen zirriborroa egin eta txupinazoa botatzeko proposamenen inguruko iritziak bilduko dira.
Herriko hainbat talde eta eragileren ordezkariak izango dira bertan, baina herritar guztiak daude saiora gonbidatuta.
FESTA BATZORDEKO LEHEN BILERA
- EGUNA: Maiatzaren 8a
- LEKUA: Udaletxeko batzar aretoa
- ORDUA: 18:30
- JORRATUKO DIREN GAIAK
- Jaien egutegia
- 2024ko jaien balorazioaren errepasoa
- Talde eta norbanakoen ekarpenak jasotzea
- Egitarauaren lehen zirriborroa egitea
EKARPENAK EGITEKO DEIA:
Herriko jaiak guztien gustukoak izan daitezen, festa modu ezberdinetara bizi duten herritarrak bildu nahi dira bilera, guztien iritzia kontutan hartzeko. Ildo horretan, udaberriko oporraldiaren aurretik, jaietako proposamenak egiteko formularioa jarri zen herritarren eskura, eta oraindik ere zabalik dago ekarpenak egiteko tartea.
Proposamenak egiteko bide ezberdinak jarri ditugu aukeran: