HERRIKO FESTAK 2022: Hirugarren eta azken bilera, asteazkenean

Irailaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 3. saioa. Oraingo honetan egitarauaren eta festa gunearen berri emango da, eta protokolo feminista azalduko da.

 

Azken urteetan nabaria zen festa batzordearen funtzionamenduak hobekuntzak behar zituela, guztiontzako eta guztion neurriko festak antolatze aldera. Helburu horrekin, aurtengo jaietarako bileretan lanketa berezia egiten ari gara jaiak modu ezberdinean bizi dituzten herritarrei ENTZUTEKO, festen hartzaile eta parte-hartzaile diren heinean.

Bilera hauetan, beraz, herriko eragile eta taldeen ordezkariez gain, festen hartzaile den profil sorta zabala gonbidatu da.  Hirugarren saioan lehen bi saioetara etorri zirenez gain interesa duen orok ere parte hartu ahal izango du, Kultur Etxean edo behean ageri den formularioan izena emanez.

Bileraren edukiari dagokionez, egitarauaren eta festa gunearen antolaketaren berri emango da, eta protokolo feminista azalduko da. Saioaren ostean, prozesuan parte hartu duten herritar eta elkarteetako ordezkariekin talde argazkia aterako da, eta azkenik mokadutxoa izango da Illati tabernan.

OHARRA: lehen bi bileretan izan zirenez gain beste inork hirugarren bilerarako izena eman nahiko balu, formularioa bete besterik ez du egin behar.

IZEN EMATEA: Herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako 3. saioa

Izena emateko azken eguna ASTEARTEA izango da.