Lau urte igaro dira lehen esleipenak egin zirenetik, eta ordenantzetan araututa dagoen bezala, deialdi berria egitea egokitzen da. Jarraian informazioa eta interesa dutenek bete beharreko baldintzak.
Zaldibiako Udalak 2020ko azaroaren 11ko Alkatetza Dekretuaren bitartez erabaki du HERRI BARATZA EKOLOGIKOEN APROBETXAMENDUA ESLEITZEA.
INTERESA DUTENEK BETEBEHARREKO BALDINTZAK.
a)Zaldibian erroldatuta egotea iragarki hau argitara eman aurretik behintzat urtebete lehenago.
b)Zaldibiko Udalarekiko zerga-betebeharrak eta beste edozein motetakoak ordainduta izatea.
d) Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
e) Ez izatea nekazaritza- jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe, ez edukitzea beste landa-lur baten gozamen eskubiderik, ezta maizterra izatea ere, ez erabiltzailea bera, ezta familia unitateko beste edozein kide ere.
f) Araudi honetan zehaztutako ez- betetzeren batengatik zehapenen bat jaso ez izana.
ESKAERAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA:
LEKUA: Eskaerak Zaldibiako Udaleko bulego orokorrean aurkeztuko dira.
EPEA: 10 EGUN, lanegunetan
ORDUA: Goizeko 8:30etik arratsaldeko 15:30era.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
· Nortasun txartela edo ordezko agiri legalaren fotokopia.
· Aurreko artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten
dokumentuak edo Udalean bertan emango zaizun zinpeko aitorpena.