HALA BAZAN ikuskizuna abenduaren 29an

Haur Hezkuntzako umeei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 29an, ASTEAZKENA, goizeko 11:00etan izango da PLAZAN. AFORO MUGATUA izango denez aurrez IZENA EMAN beharko da HEMEN edo kultur etxean. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.

AFORO MUGATUA: IZEN EMATEA Karreane kultur etxean edo AZPIKO TAULAN abenduaren 23 arte.

OHARRAK: LEKU ALDAKETA PLAZAN

  • Aforoa arazo izan ez dadin, gurasoak kanpoan geratuko dira.
  • Nahiz eta 8 urtez azpiko haurrek ez duten maskara erabiltzeko betebeharrik, ekitaldia toki itxian denez maskara eramatea gomendatzen dugu ikuskizun honetarako.

IRAUPENA 50 minutu

Rosa Martínez & Marfil Produkzioak

Lukas untxiak sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia Ilargira joateko prestatzen ari da, Dubi igelak printzea dela amets egiten duen bitartean eta Pitxi herensugetxo bihurriak amona Blasi ezagutzen du. Hauexek dira Hala Bazan ikuskizunean ezagutu daitezkeen zenbait istorio.

Ipuin atseginak, mundu hobeago bat egitera gonbidatzen gaituztenak, giza balioak eta naturarekiko errespetua ardatz izanik.

Haurrek gogoz hartzen dituzte kanta eta dantza alaiak, txotxongiloak eta istorioak.

Esku-Txotxongiloak eta “Muppet” motatako txotxongiloak erabiltzen dira. Mahai gainean agerian eta argi beltza teknikak erabiltzen dira, ipuinaren arabera.

3 urtetik gorako haurrei zuzenduta.

IZEN EMATEA: HALA BAZAN ikuskizuna

AFOROA MUGATUA denez, txikienak bakarrik sartuko dira. Izena ematerako garaian HAURRAREN IZENA eta GURASO edo ARDURADUNAREN TELEFONOA jarri behar dira. Nahiz eta HHkoek ez duten maskara erabiltzeko betebeharrik, ekitaldia toki itxian denez maskara eramatea gomendatzen dugu ikuskizun honetarako.