Haizete arriskua dela eta hainbat ohar

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, gaur iluntzetik bihar arratsaldera arte haize zakarra izango dela iragarri du eta hainbat gomendio eman ditu herritarrentzat. Zaldibian ere hainbat neurri hartuko dira arriskuak saihesteko. Jarraitu irakurtzen.

 

Astearte iluntzean (urriak 8) eta asteazkenean egun osoz (urriak 9), haize zakarra iragarri dute gure lurraldean. Hori dela eta, hainbat neurri hartuko dira Zaldibian eta herritarrentzako gomendioak ere zabaldu ditu Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.

ZALDIBIAN HARTUKO DIREN HAINBAT NEURRI:

  • Olaldeko Parkea eta eliza atzetik eskolarako oinezko bidea ITXI egingo dira.
  • Festetarako montatuta dauden hainbat egituratan (eskenatokia, hesiak)... esku hartuko da arriskuak ekiditeko. 
  • Astearte iluntzean HONDAKIN ONTZI URDINA (papera eta kartoia) ateratzea egokitzen da. AHAL DELA ASTE HONETAN EZ ATERATZEA ESKATZEN DA. Eta ezinbestean atera behar izatekotan, ontzia ahalik eta azkarren etxera jasotzea. 

HERRITARRENTZAKO GOMENDIO OROKORRAK:

Prebentzioko neurriak:

  • Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.
  • Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.

Kanpoan bazaude:

  • Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
  • Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.
  • Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu eta ondoan egotea saihestu.

Bidaiaren bat egingo baduzu:

  • Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.
  • Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.

Itsasaldean bazaude:

  • Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
  • Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.