Teknikari dinamizatzaile lanpostua beteko duen pertsona baten bila ari dira Goimen-en. Apirilaren 27ra arteko epea dago curriculuma bidaltzeko. Deialdiaren inguruko informazio guztia jarraian irakurgai.
Goimen Landa Garapen Elkartean teknikari dinamizatzaile lanpostua betetzeko pertsona baten bila ari gara.
Honakoak dira lanpostuaren Lanpostuaren eginkizunak:
• Goierriko Landa ingurunearen baliabideak, ekintzaileak eta proiektuak idenfikatu, eta hobekuntza zein ideia berriak proposatu, udal zein herritarrei zerbitzua emanez.
• Enpresa, beste sektore ekonomikoekin, lehen sektorea bultzatzeko, estrategia eta lanketa komunak planteatu, abiarazi.
• Baserritar eta lur jabeekin Nekazaritza bultzatzeko bakoitzaren parte hartzea suspertu, (nekazal lurren kudeaketa, basoaren kudeaketa, makinaria konpartitzeko taldeak, komertzializazio taldeak).
• Baserrietako erreleboa, nekazaritzan lana egitea nahi duten ekintzaileak idenfikatu. Nekazal elkarte kooperatibekin sinergiak eta elkar lana egin, koordinatu.
• Ekonomia dibertsifikazioa sustatu, jatetxe, dendari eta beste eragile batzuen premiak bideratzen lagundu, tokiko elikagaiekiko lanketa, parte hartzea nolakoa izan daitekeen idenfikatu.
• Landa eremurako eredu jator izan daitezkeen beste esperientzia batzuk idenfikatu eta Goierrirako egokitzea aztertu.
• Eskualdeko Komunikazioa landa arloan, gizarteari diru laguntza, proiektu, egitasmo eta beste horrenbeste ekimenen berri eman eta parte hartzeko moduak sustatu.
• Txosten eta akta jasotze lanak, inkestak bete, elkarrizketako gidoiak prestatu eta datu bilketa egin.
• Talde ezberdinen arteko koordinazioa landu, informazioa trukatzeko guneak, talde dinamikak, proiektuei lotutako lan taldeak sortu eta dinamizatu...
• Landutako gai guztiak txosten baten bildu (memoria, ekintza planak), eta postuak berak dituen administrazio lanak egin.
Kontratu mota: Aldi baterako lan kontratua
Kontratuaren iraupena: 2 urte
Ordutegia: 08:00 - 15:30
Kokapena: Zaldibia (Olaeta 6, Goizane eraikina)
Ezinbesteko baldintzak:
• Unibertsitate ikasketak
• Goierriko landa ingurunearen ezagutza
• EGA ziurtagiria edo baliokidea
• B1 motako gidabaimena eta ibilgailua
• Ofimatika mailan trebatuta egotea (dokumentuak, kalkulu orriak...)
• Sare sozialak erabiltzen jakitea
Baloratuko da:
• Goimen eta Goierriko eragileen ezagutza
• Lehen sektorean eta landa garapenean lan esperientzia izatea
• Elkarlanerako eta giza harremanetarako gaitasuna izatea.
Hileko soldata gutxi gorabehera: Hileko soldata gordina 2.700 €
Hasteko aurreikusitako data: Berehala
Eskainitako lanpostuak: 1
Curriculumak Lanbide bidez aurkeztu beharko dira, honako identifikatzaile zenbakia duen lanpostuan: 162025004079 (https://labur.eus/teknikari-dinamizatzailea)
Curriculumak bidaltzeko azken eguna: 2025-04-27.