Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko Europako programa baten barruan, 16 eta 30 urte bitarteko gaztea urtebeterako kontratatzeko deialdia zabaldu zuen Udalak. Jarraian emaitzak.
Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa ireki zen eta Zaldibiako Udalak ingurumen hezitzaile/langile baten lanpostu eskaera aurkeztu zuen, 12 hilabeterako. Hemen irakur dezakezu lanpostuari buruzko informazio osoa. (link-e: https://zaldibia.eus/eu/lanpostu-baterako-deialdia-gazteentzat)
Eskaera onartuta eta laguntza jasota, izena eman zuten hautagaien balorazio-lanak egin ostean, honakoa da azken emaitza:
|
||
HAUTAGAIA |
GUZTIRA PUNTUAK |
|
1 |
6803W |
85 |
2 |
8631F |
75 |
3 |
0351S |
62,5 |
4 |
6453Z |
52 |
5 |
5862P |
42 |
6 |
7751K |
41 |
Aurreikuspenen arabera, hautagaiei emaitza helarazi ondoren, uztailaren lehen astetik aurrera burutuko da kontratazioa.