Lanbidek sustatuta Toki ekintzetarako 2023ko Lanbideren dirulaguntza deialdiaren baitan, Zaldibiako Udalak 8 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Irakurri baldintzak jarraian.
HERRI INGURUKO ETA ERAIKUNTZA PUBLIKETARAKO GARBITASUNA, KONPONKETA, EGOKITZAPENA ETA MODERNIZAZIO PEOIA:
Zereginak: eraikinen garbiketa lanak. Horretaz gain, antolakuntza eta beharren arabera kale-garbiketa eta mantenu lanak.
Ezinbesteko baldintzak: Goierrin erroldatua izatea, eskola ziurtagiria eta Toki ekintzetarako 2023ko Lanbideren dirulaguntza deialdian ezarritako irizpideak bete beharko ditu hain zuzen ere, lehenengo tipologiako dagozkionak.
Baloratu beharreko baldintzak: Euskeraz hitz egitea, Zaldibian erroldatuta egotea eta lan esperientzia eta egokitasuna.
Kontratazioaren datuak: kontratuaren iraupena: 8 hilabete. Lanaldi osoa eta ordutegia 6:00-13:15etara, moldatzeko aukerarekin.
Izen emate epea: irailaren 27ko 13:00ak arte.
Informazio osoa eta izena-ematea HEMEN
Honakoa izango da, gutxi gorabehera beti ere, kontratazio prozesua: