Asteazkenean KUTXABIRA dokumentala eta ostegunean EUSKARAREN ARIMA hitzaldia izango ditugu abenduaren 3aren atariko gisa. Euskararen Egunean berriz, arratsalde osoko egitaraua osatu da: musika plazan, gaztaina erreak, ikurrina igotzea eta KUXKUXTU txarangaren laguntzaz euskal kantuak. Parte hartu eta euskaraz bizi!
Euskararen Egunari lotuta antolatutako ekitaldiak:
ABENDUAK 1, ASTEAZKENA, 18:30ean UDALETXE AZPIKO ARETOAN
KUTXA BIRA dokumentalaren emanaldia, Iparra-Hegoa Elkartearen eskutik
Iparra Hegoa kultur elkarteak antolaturiko egitasmoaren nondik norakoak azaltzen ditu ordubeteko lanak, herriz herri, Patagoniatik Urruña eta Seguraraino.
ABENDUAK 2, OSTEGUNA 18:30ean UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN
EUSKARAREN ARIMA hitzaldia, GORKA GARMENDIAren eskutik
‘Euskararen arima’ intuizio baten istorioa izan daiteke, baina aldi berean, euskararen historiara gerturatzeko erabil daitekeena. Hain justu hori da hitz gakoa: ERABILI. Euskararen jatorriaren inguruan hamaika hipotesi publikatu dira. Jakituriaren arloan geratu ohi dira gehienak, jakintza bilakatu gabe. Erabilera horrek gehitzen dio jakituriari ekintza. ‘Euskararen arima’ jakintza bat da, erabil daitekeen zerbait, eta ondorioz, hizkuntzaren biziraupena beharrezkoa dela dioen beste arrazoi bat. ‘Euskararen arima’ soinuen mapa bat da. Munduko edozein txokotara bidaiatu daiteke mapa horrekin, eta bidaia hori, abentura bilakatzen da. Euskara, aurkitu gabeko altxor bat dela jabetuko gara.
ABENDUAK 3, OSTIRALA, EUSKARAren NAZIOARTEKO EGUNA
16:00etatik aurrera, MUSIKA PLAZAN
18:00etan GAZTAINA JANA
18:30ean IKURRIÑA jasotzea
Segidan, KUXKUXTU TXARANGArekin EUSKAL KANTUAK herrian zehar