Euskara Mahaiaren ikasturteko lehen saioa egingo da azaroaren 12an

Udaletxeko areto nagusian egingo da Euskara Mahairen bilera, 17:30ean hasita. Saioa irekia izango da, eta euskararen egoeraren inguruan hausnartzeko eta eragiteko interesa duten euskaltzaleak hitzordura gonbidatuta daude.  

 

2024ko azaroan sortu zen Zaldibiako Euskara Mahaia, euskararen egoeraren inguruan gogoeta egin, kezkak eta aukerak partekatu, eta, elkarlanean hainbat ekimen antolatuz, euskararen biziberritzean aletxoa jartzeko asmoz. Uda sasoian etenaldia egin zuen talde eragileak, eta azaroaren 12an, asteazkenean, egingo dute ikasturte berriari hasiera emango dion lehen bilera, 17:30ean hasita, udaletxean.

Hasieratik irekia izan da taldea, eta herriko euskaltzaleak bertan parte hartzera gonbidatuta daude, elkarlanean, guztien artean, gaiaz hausnartu eta euskara indartzeko ahalegina egiteko. Honako hauek izango dira bileraren helburuak: Batetik, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna antolatzea, eta bestetik, Euskara Mahaiak ikasturtean zehar jarraituko duen dinamika zehaztea. 

EGUNA: azaroak 12, ASTEAZKENA

ORDUA: 17:30ean

LEKUA: Udaletxeko areto nagusian