Etxez etxeko langile bat kontratatzeko deialdia

Etxez Etxeko laguntza programaren baitan, Zaldibian bertan etxez etxeko zerbitzua eskainiko duen langile bat kontratatuko du udalak 12 hilabetez. Langileak laguntza pertsonala emango die onuradunei, behar denean etxeko lanak ere eginez. Oinarriak, izen-ematea eta informazio gehiago, jarraian irakurgai.

 

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
- Arreta soziosanitarioa etxean emateko lanbide kualifikazioa.
- Etxez etxeko laguntzailearen profesionaltasun ziurtagiria.
- Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (Baliokideak)
- 3.500 kg.-tik beherako ibilgailuak gidatze baimena eta ibilgailuaren disposizioa
- Euskara ezagutza B2 maila edo baliokidea. Titulurik ez dutenei froga bat egingo zaie eskatutako maila dutela balioztatzeko

 

BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK:
- Esperientzia etxez etxeko laguntza zerbitzuan. Lanpostu publiko edo pribatuan.
- Zahar egoitzan lana. Publikoan edo pribatuan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

- Baldintzak betetzen dituzten lehen hamabost kurrikulumak hartuko dira.

- Prozesua gainditzen dutenekin lan-poltsa eratuko da.

- Kontratua: 12 hilabetekoa izango da
- Hasteko aurreikusitako data: 2024/10/14
- Soldata gordina: 2418,11

 

IZEN-EMATEA: HEMEN egin behar da.

 

Jarraian dituzue atxikita, alde batetik etxez etxeko langilea kontratatzeko deialdia arautuko duten oinarri arautzaileak, eta bestetik emaitzak: