Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago
Ostiral honetan, gaueko 23:00etatik 01:00etara, Bertuesa baserritik Arresenerako eta handik Olakosairako tarteetan ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasatuko den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ere, ezbeharrik gertatu ez dadin.
Gehiago
2022ko uztailaren 2an Ikullu Razing eta Errebueltie eskuderietako kideak antolatuta, Goi Lurrak rallyaren IV. edizioa dela eta, ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Larraiztik behera, Gaintzako bidegurutzetik hasi eta Kalbariota baserrira arte, arratsaldeko 15:15etik 20:30era
Gehiago
2022ko ekainaren 30, uztailaren 1 eta 2an Gazte Asanbladak antolatuta, Zaldibiako Gazte Festak direla eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) zehazturiko egun eta orduetan.
Gehiago
Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako kamioneta moduko ibilgailu elektriko baten erosketara bideratzea onartu zen eta bide horretan urrats berria eman du Udalak. Gaurtik hasi eta uztailaren 12ra arte, irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 46.932 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.
Gehiago
Dagoeneko erreserbatu dira mahai guztiak Alamartxo gauerako. Inork behar izanez gero aulkiak eskatu daitezke, baina mahairik ez. Ekainaren 23an arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitarte Gure Ametsako udal biltegian jaso beharko dira erreserbatutako mahai eta aulkiak
Gehiago
Ekainaren 9an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan udaleko Herri Aretoan Udal Herri Batzarra antolatu da sortze bidezko hobarietan oinarrituriko hondakin tasa berrituaren proposamena aurkezteko.
Gehiago
2018tik abian zegoen Zaldibia APP aplikazioa zaharkiturik geratu zaigu. Webguneen azken eguneraketen ondorioz, ZAPP gutxinaka hainbat funtzionalitate galduz joan da. Jada hasi gara tresna berria prestatzen.
Gehiago
Pontevedrako diputaziotik, hainbat teknikari eta herri ezberdinetako Alkateak izan ditugu gurean, Zaldibian dugun hondakin sistema ezagutzeko bai eta abian jartzeko dugun sortze bidezko hobariak dituen hondakin tasa berriaz galdetzera etorri zaizkigu.
Gehiago
Herriko zerbitzuez eta Gizarte Ongizateko gaiez arduratzen den lan-arloak, herritar guztiei irekia denak, datorren astelehenean, maiatzaren 23an, izango du bilera arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan azaldu eta landuko diren gaien zerrenda.
Gehiago
Apirilaren 28an, osteguna, eguerdiko 13:30etik 15:30era arte Zaldibiako Udala eta Karreane kultur etxea itxita egongo dira udal langileen formakuntza saio bat dela eta. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Pasa zen irailean aurreratu bezela, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari da gehien birziklatzen duenari hobariak edo bonifikazioak eskaini ahal izateko. Aldaketa zehatzen inguruko xehetasunak oraindik plazaratuko ez ditugun arren, pauso hori prestatzeko hondakinak kalera ateratzeko erabiltzen ditugun kuboak behar bezala izendatzera goaz atez ate apirilaren 29an hasita.
Gehiago
Apirilak 4 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Beste hainbat herrietan bezala, Zaldibiako Udala aspaldi hasi zen sarraila elektronikoak jartzen udal eraikinetan. Bitarteko honen inguruko zalantza ezberdinak argitzera gatoz.
Gehiago
Azken hilabetean hainbat txukunketa eta garbiketa lan burutu dira herri-guneko kale eta lorategietan. Espazio publikoaren mantenu egokia eta txukuntasuna dira helburu eta denoi dagokigu hauek zaintzea.
Gehiago