Zuzendaritza Batzordeak erabakita, Mankomunitatearen baitan landuko diren gaien inguruan aholkurako eta eztabaidarako osatu den organo berria da Aholku Batzordea eta lehen bilera bihar izango da, urriaren 9a, asteazkena, Ordiziako Udal Aretoan. Herritar orori irekia dago batzordea eta deialdiaren berri ematen dugu Lehendakariaren eskariari erantzunez. Jarraian duzue gaiordena.
Enirio-Aralar Mankomunitateko Aholku Batzordearen lehen bilerarako deialdia:
Eguna: urriak 9, asteazkena
Ordua: 18:30ean
Lekua: Ordiziako Udal Aretoa
Gai Ordena:
1.- EHBilduk proposatzen duen Aralarko Larreen Antolaketa Planaren Aurkezpena
2.- Indarrean dagoen larre eta txabolen ordenantzan proposatzen diren aldaketak
3.- Ordenantzak betetzen ez dituzten abeltzainei emandako baimenak
4.- Aurtengo inbertsioen egoera eta egiteke dauden lanak
5.- Mankomunitateko webgunea
6.- Indarrean dauden estatutuak eguneratzeko prozesua, eta bitartean, estatutu horiek ezartzen duten Batzorde iraunkorraren eraketa, legez bete beharreko gutxieneko osaketa handitzeko proposamenarekin
7.- Norberak lekarkeena