Erakusketa Karreanen egongo da maitzaren 23tik ekainaren 10era bitartean. Lan honetan Covid-19 testuinguruan emakumeek bizi izan duten errealitatea eta estrategak jasotzen dira, bereziki indarkeria matxista eta zaintza lanak ardatz hartuta.
Gairen inguruko tertulia-merienda egingo dugu ekainaren 1ean, 19:00an Karreanen.
Ezagutzen ez genuen ez ohiko egoera ezarri zen 2020ko martxoaren 14ean. Covid-19aren osasun krisiak ordura arteko normaltasuna eztandarazi zuen gure etxeko atarian, eta aukera izan genuen indarkeriaz zein zapalkuntzez osatuta dagoen normaltasuna habitatzen duten munstroak agerian uzteko. Horrenbestez, Mugimendu Feministatik urteetan salatutako zibilizazioaren krisia edota sistema osoaren krisi sakona agertzeko aukera izan zen; argi izpi bat.
Azken hamarkadetan, sistema kolonialak, patriarkalak eta kapitalistak izan dituen adierazpenen gaineko pedagogia egiteko baliatu du Emagin elkarteak lan honen bidez.
Elkarrizketa sakonak egin dituzte zerbitzu publikoetan lanen diharduten profesionalekin, zein orotariko emakumeekin. Elkarrizketa horien helburua bizipenak jasotzea eta autonomia zein erantzunkidetasun kolektiboa sustatzeko neurriak aztertzea (zailtasunak, oztopoak, mugak, aukerak, bertuteak…). Honako profil hauek elkarrizketatu dira: gizarte langileak, Indarkeriari aurre egin dioten emakumeekin elkar babeserako taldeak dinamizatzen dituen profesionalak, mugimendu feministako kideak, sare komunitarioko kideak, amak, menpekotasun aitortudunen kargudun emakumeak eta etxeko langileak.
Erakusketa honetan bi ardatz aletu dituzte: indarkeria matxista eta zaintza-erregimena. Eta horietan aztertu, zein elementu berri dauden eskuhartze feministarako.