Garaiko eta gertuko produktuak erabiliz, jakintza gastronomikoa zabaltzea izango du helburu ikastaroak. Maiatzaren 6tik ekainaren 12ra egingo dira saioak Zubi-Buru elkartean, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era. Apirilaren 30erako eman behar da izena. Informazioa, jarraian.
"Ekonomia Zirkularra, Sukaldaritza eta Bertako produktuak ikastaroa" doakoa izango da, eta herritar guztientzat dago zabalik. Egunerokoan egin izan den sukaldaritzak garrantzia handia izan du gure etxeetan, baina ohitura aldaketek eta kanpotik datozkigun eraginek apaldu egin dute jakintza hori. Ikastaro horren bitartez, bertako eta sasoiko produktuekin eta teknika ezberdinak erabiliz, elikadura osasungarri eta jasangarria bultzatu nahi da herritarren artean eta elikagaien xahuketa murriztu. Zaldibiako Udalak eta CEBANC heziketa zentroak antolatu dute ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etengabeko Ikaskuntza programaren barruan.
Saioak astearte eta eta ostegunetan izango dira , maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 12ra arte, arratsaldeko 17:00tatik 19:30era. Ikastaroan izena emateko azpiko formularioa bete daiteke, edo Karreane Kultur Etxean zein udaletxean izena eman.