Maiatzaren 18tik aurrera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio. HIlabeteko 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
| 
			 ZALDIBIA EGUTEGIA 2020  | 
			
			 ATERATZEKO EGUNA  | 
			
			 NOIZ/NORA ATERA?  | 
		
| 
			 MAIATZA  | 
			
			 18  | 
			
			 
 
 Alboan zehaztutako egunetan, gaueko 21:00etatik aurrera. Herri-guneko beira edukiontzien ondoan, oinezko pasabideak oztopatu gabe eta edukiontzian apoiatu gabe. 
  | 
		
| 
			 EKAINA  | 
			
			 1, 15  | 
		|
| 
			 UZTAILA  | 
			
			 6, 20  | 
		|
| 
			 ABUZTUA  | 
			
			 3, 17  | 
		|
| 
			 IRAILA  | 
			
			 7, 21  | 
		|
| 
			 URRIA  | 
			
			 5, 19  | 
		|
| 
			 AZAROA  | 
			
			 2, 16  | 
		|
| 
			 ABENDUA  | 
			
			 7, 21  | 
		
Sasieta mankomunitatetik gogorarazten digute, altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen direla solik. Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:
ARROPA ZAHARRAREN BILKETA ZERBITZUA
Maiatzaren amaiera alderako espero dugu zerbitzua abian jartzea. Gainera arropa zaharraren bilketarako edukiontzi berri bat kokatuko dugu Mariaundiñe inguruan.