Zaldibiako udalarentzat Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Intra enpresa egiten ari den trafiko eta mugikortasun azterketa planaren barnean, jakinarazten da dron bidezko grabazioak egingo dituztela ostegun eta ostiral honetan herrian zehar, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Grabazio hauen helburua oinezko lanarekin antzeman ezin diren arrisku eta hobekuntzak identifikatzea izango da, baita azterlanerako irudiak eskuratzea ere. Grabaketek ez dute trafikoan eraginik izango.