Bart gaueko euritearen ondorioak azalera

Bart gauean izandako euri jasak eragindakoari aurre egiteko koordinazioa, komunikazioa eta auzolana bideratzen ari gara Udaletik. 943 88 03 57 udaleko telefonoa irekita dago intzidentzien berri eman eta lanerako laguntza eskaerak egiteko. Bestetik, goizeko 9:30etik aurrera herritarrei deia egiten diegu Eskola Atarian txukunketa lanak egiteko auzolanera. Jarraian xehetasunak. 

UDALEKO TELEFONOA IREKITA: 943 88 03 57   

ZERTARAKO? Intzidentzien berri eman, eta giza edo baliabide laguntza eskatzeko. Ahal den heinean erantzuten saiatuko gara. 

 

AUZOLANERAKO DEIA:

Lardizabal Eskola ataria eta inguruan txukunketa lanak egiteko deia egiten zaie herritarrei.  

ORDUA: goizeko 9:30etik aurrera

LEKUA: Eskola atarian

EKARRI BEHARREKOA: lokatzetan lan egiteko oinetako eta arropa egokiak eta ahal dela pala, aitzur, karretilla...

 

TRASTE ZAHARREN BILKETA:

Gogorarazten zaizue, garaje edo behebarruen garbiketan ari zareten herritarrei, Ordiziako Garbigunea irekita izango dela gaur, larunbata, 9:00etatik 13:00etara eta astelehenetik aurrera 9:00-13:00 eta 15:30-18:00 ordutegian. Era berean, hileroko TRASTE ZAHARREN bilketa egutegia kontuan izanik, astelehen iluntzean herrian bertan hartara bideratutako ohiko puntuetan utzi ahal izango dira trasteak.