Urtero bezala egutegia argitaratu du Zaldibiako Udalak herritarrek helarazitako argazkiz hornitua. Astelehenean banatu zen etxez etxe eta baserrietako buzoietan posta bulegoan. Berrikuntza gisa, bolumen handiko trasteen bilketa egunak markatuta datoz egutegian nahasmenak ekidin asmoz. Urte berri on!