Badatoz udaberriko zaintza ibilbideak

Ez, ez dira ibilbide soilak izango. Zaintza Demokratizatzeko bidearen baitan eta hainbat herritarren, eragileren, udalaren eta Emagin Elkartearen eskutik antolatu dira eta zaintzaren baitako gaiak jorratuko dira, mahai inguruan eta herrian zehar ibilaldia eginez. Jarraitu irakurtzen.

 

Zaintzen demokratizazioa helburu, hausnarketarako zenbait gune eta ibilbide antolatu dira Zaldibian. Zaintza eredua birpentsatu eta elkarrekin hausnartzeko ekitaldi hauetan, hainbat herritarrek hartuko dute parte, baita herri mailatik haragoko elkarte edota adituek ere. Bakoitzak bere esperientzia gainontzekoekin partekatuko du eta elkarrekin hausnartu eta hitz egiteko aukera izango da ibilbideko toki ezberdinetan. Jarraian ikus dezakezue programazio osoa. 

 

Udaberrirako bi ibilbide zehaztu dira. Bata, maiatzaren 24an, asteazkena, izango da arratsaldez, eta bertan "Amatasunak, gurasotasunak eta beste ahaidetasunak" izango dira hizpide. Bigarrena, berriz, ekainaren 3an izango da, larunbata goizez, eta "Nolako zahartzaroa nahi dugu?" izango da gaia. 

 

  1. IBILBIDEA: MAIATZAK 24

Amatasunak, gurasotasunak eta beste ahaidetasunak.

17:00etan (Ez)Amatasunak ikuspegi feministatik, kokapena

17:15ean Atsolorra proiektuaren aurkezpena. Parean Elkartea.

18:00ean Kafea: Hausnarketa taldeka

18:30etik-20:00etara Herrian zehar ibilbidea, herritarren hitzartzeekin eta merienda

  • Kultur etxean: #Gurasotasun, amatasun transnazionalak. 
  • Etxepe batean: #Zaintza familian (lan banaketa, ardura banaketa, baimenak, aiton-amonen lana…)
  • Eskolan, #Askotariko familia ereduak.
  • Plazan: #Zaintza komunitatean (herri hezitzailea, sareak...) 

Ixteko: Zer egin Zaldibin komunitateak haurren zaintza babes dezan?

 

  1. IBILBIDEA: EKAINAK 3

Nolako zahartzaroa nahi dugu?  

10:00etan Emagin Elkartearen kokapena

10:15ean Mahai ingurua. Tartean, Nekane Berriotxoa (ONEKA Euskal herriko emakume pentsiodunen elkartea)

11:30ean Kafea eta hausnarketa

12:30ean Ibilbidea

  • Udaletxean #Adinekoen zaintza.
  • Osasun etxea #Norberaren zaintzarako gakoak. 
  • Etxepean #Bakardadea Ariketa. Testigantzak eta datuak

Ixteko: Beti Gazten Mari Luz Estebanen #Andrezaharren manifestua-ren irakurraldi kolektiboa