Badator festen azken txanpa

Gaur, ostirala, Zapiak Bat Elkarteak antolatuta, V. Zapi Janzte bertso afari-sariketa izango da eta bihar, larunbata, Kuadrillen Eguna. Jarraian egitarauari buruzko informazio eta oharrak.

 

URRIAK 14, OSTIRALA: V. ZAPI JANZTEA

Nerea Ibarzabal iazko zapidunarekin batera, Amets Arzallus, Eneko Araiztegi "Korta" eta Onintza Enbeitak kantatuko dute Zubiburu elkartean egingo den bertso afarian. Urtero bezala, saioaren ondoren, afaltiarrek aukeratuko dute gehien gustatu zaien bertsolaria, eta hari jantziko zaio zapia.

Zapiak Bat Elkarteak antolatzen du ekitaldia eta afaritarako txartelak AGORTUTA daude.

 

URRIAK 15, LARUNBATA: KUADRILLEN EGUNA

  • 11:30etik aurrera SEGA SAIOA Almitza Sega Elkartearen eskutik Mugertza baserriko zelaietan.
  • 13:00etan KUADRILLEN IRTEERA JUN DA JO TXARANGAREKIN herriko kaleetan zehar.
  • 13:30etik 14:30era:  KUADRILEN PHOTOCALL-A. Kuadrillen argazkiak ateratzeko aukera plazan eta parte hartzen dutenen artean sari baten zozketa egingo da bazkalondoren.
  • 14:30ean KUADRILLEN EGUNEKO BAZKARIA plazan.
  • Ondoren, kuadrillen arteko JOKOAK eta ilundu arteko KALEJIRA herrian zehar Jun da jo txarangak giroturik.
  • 23:00etatik aurrera TRIKIDANTZ taldearen emanaldia.
  • Igande goizaldeko 06:30etik 08:30era LASKO TXARANGArekin kalejira.
  • 08:30ean TXOKOLATE JANA ETA GAUPASEROEN ARGAZKIA, 2022ko festei amaiera emanez.

 

TRAFIKO OHARRAK:

 

TRAFIKO MOZKETA:

EGUNA ETA ORDUA: Larunbata 12:00etatik igandean 12:00etara izango da mozketa.

EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik)
  • SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi)

OHARRA: Zehazturiko ordu tartean, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 

ESKOLAKO APARKALEKUA:

Urriaren 17 eta 18an margoketa lanak burutuko dira eskolako aparkalekuko eremu osoan. Kontuan izan ohar hauek:

EGUNA, ORDUA eta EREMUA:

  • Urriaren 16an, igandea, 12:00etarako hustu beharko da aparkalekuko barne eremua, barrakak dauden eremua.
  • Urriaren 17 eta 18an egun osoz APARKALEKU OSOA HUTSIK egon beharko da, bai barne eremua, baita errekako ertzeko eremua ere.