Bigarren urtez ospatuko da “ II GOIERRI RALLYSPRINT” rally proba, zehazki MARTXOAREN 14an.
Ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da, zehazki ondorengo lekuetatik:
>Lazkaomenditik behera Ola-Olalde-Arrese-Larraitzeko bidea-Gaintzako bidegurutzea-Gaintza.
Ondorioz, jakinarazten da bidea itxita egongo dela Mariaundi- Arrese inguruan datorren larunbatean, martxoak 14, eguerdiko 14:00etatik iluntzeko 20:30etara eta segurtasun arrazoiengatik ezingo dela kotxerik utzi NAÑARRI, IBAI-ONDO aparkalekuetan egun horretan.
Arazo larriren bat dela medio, atera beharra izango bazenute, aurrez dei dezakezue telefono honetara: 662532282 (Ioritz).
Barkatu sor litezkeen eragozpenengatik.
Zaldibin, 2015eko martxoaren 4an.
ALKATEAK.