Asteazkenean egingo da Euskara Mahaiaren otsaileko saioa

Karreane Kultur Etxeko ganbaran izango da saioa, 18:00etan hasita, eta euskararekiko interesa duten herritarrak bileran parte hartzera animatu nahi ditu Zaldibiko Euskara Mahaiak.

 

Otsaileko bileran, asmoa da Euskaraldiaren bueltan herritarrak aktibatzeko dinamikak eta ekintzak antolatzea. Euskaraldiak euskara ulertzen duten herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu nahi ditu, hiztunak aktibatuz eta euskararen erabilera handituz. Horretarako, Zaldibiako Euskara Mahaiak norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragiteko ekimenak abiatu nahi ditu.  Beraz, belaunaldi desberdinetako zaldibitarrak bileran parte hartzera gonbidatu ditu Euskara Mahaiak.