Asteartean Zaldibiako Euskara Mahaiaren saioa izango da

Azaroan abiatu zuen ibilbidea Zaldibiako Euskara Mahaiak, eta urtarrilaren 28an, datorren asteartean, egingo du hirugarren bilera udaletxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.

 

Euskara Mahaiaren urtarrileko saioan, euskararen indartzean eragin zuzena izan dezaketen bi gai jorratuko dira: euskaldunen aktibazioa batetik, eta euskaraz ez dakitenak euskarara erakartzearen garrantzia, bestetik. Horretarako, euskara elkarteek euskaldunak kontzientziatzeko egiten duten ekarpena izango du hizpide Legorretako Euskara Elkarteko kide Nekane Iturrioz Amondarainek. Bestalde, etxean euskararik jaso ez duten zaldibitarrak euskara hurbiltzeko AEKk egiten duen lana azalduko du Ordiziako AEKko zuzendari Irati Ozaita Azpirozek.

  • URTARRILAK 28, ASTEARTEA
    • ZALDIBIAKO EUSKARA MAHAIAREN BILERA
    • ORDUA: 18:00etan
    • LEKUA: Udaletxeko areto nagusian

Euskararen gaian interesa duten herritarrak eta eragileak saiora gonbidatu ditu Zaldibiako Udalak.