Arropa zaharren bilketari berrekingo zaio maiatzaren 25ean
Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaio.
Arropa bildu eta sailkatzen duen entitateak, zera eskatzen digu:
- Arropa plastikozko poltsa itxietan sartu behar da.
- Ahal den neurrian arropa garbitu egin behar da.
- Oinetakoak eta arropa nor bere aldetik atera behar dira, beti ere poltsa itxietan.
- Alfonbrarik edo brukorik ez sartu arropa edukiontzian. Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuak jasotzen ditu edo garbigunera eraman daitezke.
- Ez sartu berrerabili ezin daitekeen arroparik: azpiko arropa, garbitasuna egiteko trapuak... Hauek errefusa bezala tratatzen dira edukiontzi/kubo grisean.
Halaber, maiatzaren 25etik aurrera Sasieta mankomunitateak 30 arropa edukiontzi berri instalatzen hasiko da zerbitzua indartzeko.
Zaldibian arropa biltzeko bigarren edukiontzia kokatuko da Mariaundi-Ibaigain ondoan.