Bihar, azaroak 15 ostirala, amaituko da UEMAren Arnasa Gara bideosormen lehiaketako publikoaren saria bozkatzeko epea. Zaldibiako bi lan aurkeztu dira, LH 5 eta 6.mailakoena eta DBH1ekoena. Jarraian duzue lehiaketari buruzko informazioa eta bozkatzeko esteka.
BIDEOSORMEN LEHIAKETA:
UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako txapelketa, 10 urtetik 16 urtera bitarteko gaztei zuzenduta dago. Lehiaketa hiru kategoriatan banatzen da: LH 5. eta 6. maila, DBH 1. eta 2. maila eta DBHko 3. eta 4. maila. Kategoria bakoitzean, ikasleek erronka bati erantzun behar izan diote beren bideoetan. Hala nola, herriko txoko bereziren bat erakustea, herriko festen edo egun berezien inguruko prestaketak azaltzea edo kazetari lanak egitea.
Arnasetik lehiaketako bideo gustukoena bozkatzeko epea zabalik da azaroaren 15era arte. Arnasa Gara ekimenak hirugarren urtez abian jarri duen Arnasetik bideosormen lehiaketak inoizko parte hartze handiena izan du. 260 bideo lehiatuko dira aurtengo txapelketan.
Lau sari izango dira, kategoria bakoitzeko bat eta publikoarena. Kategoria desberdinetako irabazleak epaimahai batek aukeratuko ditu. Publikoaren saria webguneko bozketa bidez erabakiko da. Dagoeneko zabalik da bozketa-epea, azaroaren 15era arte. Sariak 500€ko opari-txartela izango dira. Besteak beste, IrrisarriLand, Gure Zirkua, Durangoko Azoka, ihes gela desberdinetarako sarrerak edo EITBko Goazen! eta Irabazi Arte! telesailen merchandising produktuetan gastatzeko. Proiektu honen xedea da gazteek udalerri euskaldunek euskara eta euskal kulturari egiten dioten ekarpenari buruz gogoetatzea, euren eguneroko errealitatea harrotasunez kontatzeko aukera emanez eta beraientzat atseginak diren ikus-entzunezkoen bitartekoen bidez euskarazko sorkuntza sustatuz.
BOZKETA:
Zaldibia- Lardizabal Txokorako bidea 5. eta 6. Maila: IKUSI BIDEOA HEMEN
Zaldibia-Oianguren BHI Patateron eskutik Zaldibiko Kuadrila Eune DBH 1: IKUSI BIDEOA HEMEN
BIDEO GUZTIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN