Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
ARIKETA FISIKOA ETA OSASUNA 2024/2025:
UDALAK ANTOLATUTAKO IKASTAROAK: Izena emateko azken eguna, urriak 8, Karreane Kultur Etxean.
ERAGILEEK UDALAREN LAGUNTZAZ ANTOLATUTAKOAK: informazioa Kultur Etxean jaso dezakezu.
HAURRENTZAT:
GAZTETXO ETA HELDUENTZAT:
LUBERRIKO KIROL ARETOA:
Martxan dira Luberriko Kirol aretoa egokitzeko lanak eta bertan norbere erabilerarako ariketa egiteko aukera eskainiko da. Lanak bukatu ahala, aretoari buruzko informazioa zabalduko da eta erabiltzaile izateko aukera.
RESTI PILOTALEKUA:
Kurtsoa hastearekin batera, zehaztu da Resti Pilotalekuan 2024/2025 ikasturtean zehar izango diren talde-erabileren ordutegia, Eskola Kirola, Pilota Eskola, Areto Futbola eta Irristaketa barnebilduz. Hauek lehentasuna izanik, libre geratu diren egun amaierako orduetan (astelehenetik asteazkenera, 20:00etatik aurrera), erabilera partikularrerako erreserbatzeko aukera izango da urtero bezala. Horretarako, urriaren 8ra bitarte interesa dutenek hala jakinarazi behar dute Kultur Etxean. Eskariaren arabera, adostasunez edo zozketaz ebatziko da erreserba (hiru hilabeteko iraupena izango duena).