Ariketa fisikoa eta Osasuna 2023-2024

Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere. 

 

ARIKETA FISIKOA ETA OSASUNA 2023/2024:

 

UDALAK ANTOLATUTAKO IKASTAROAK: Izena emateko azken eguna, urriak 3, Karreane Kultur Etxean.

  • KARDIO + TONIFIKAZIOA: astelehen eta ostegunak, 14:30etik 15:30era. Tarifak: astean saio bat, hilean 25€. Astean bi saio, hilean 35€. Hasiera eguna: urriak 16.
  • PILATES + HIPOPRESIBOAK: ostiraletan, 15:30etik 17:00etara. Tarifa: hilean 25€. Hasiera eguna: urriak 20.
  • HIRUGARREN ADINEKO MANTENIMENDUA: astearte eta ostegunak, 9:15etik 10:15era. Tarifa: 15€ hilean. Hasiera eguna: urriak 17. 
  • BURU ETA GORPUTZ ESTIMULAZIOA: astelehen eta ostiralak, 10:00etatik 11:30era. Matia-Goxarako Maribi Lopezek gidatutako saioak. Hasiera eguna: hasita daude saioak, baina badaude plaza libreak.

ERAGILEEK ANTOLATUTAKOAK: informazioa Kultur Etxean jaso dezakezu. 

HAURRENTZAT:

  • ESKOLA KIROLA-MULTIKIROLA PROGRAMA
  • ESKU PILOTA (Gaztelupe Pilota Kluba)
  • PATINAK (Irristaka Patinatze Taldea)
  • MENDIZALETASUNA (Gailurrerantz Mendi Elkartea)
  • DANTZA (Iztueta Dantza Taldea)

GAZTETXO ETA HELDUENTZAT:

  • ESKU PILOTA (Gaztelupe Pilota Kluba)
  • PATINAK (Irristaka Patinatze Taldea)
  • MENDIZALETASUNA (Gailurrerantz Mendi Elkartea)
  • DANTZA (Iztueta Dantza Taldea)
  • ARETO FUTBOLA (Ausa-Zaldibi Futbol Kluba)
  • ERRITMO KIROLA (Aske Talde Feminista)
  • TIPI-TAPA (Beti Gazte Elkartea)
  • WUSHU (Zaldibiko wushu taldea)
  • YOGA (YOKE Yoga Klasiko Elkartea)