Apirilaren 2tik 12ra itxita egongo da Udal Liburutegia

Gaur, bihar eta etzi, Zaldibiako Udal Liburutegia zabalik egongo da 14:00etatik 18:30era. Ondoren, ordea, ostegunean hasi eta apirilaren 12ra arte itxita egongo da. Hilaren 13an irekiko ditu berriro ateak, ohiko ordutegian. Bestalde, udaletxea zabalik egongo da bi aste hauetan ere, jaiegunetan izan ezik.