Antzerki tailerrak haur, gazte eta helduentzat
Aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Helduen talderako izen ematea irekita dago Kultur Etxean.
Aurten ere antzerki tailerrak eskainiko dira Herri Antzokian. Azaroan hasi eta apirila bitarte izango dira saioak eta taldetakuta emango dira, astelehen iluntzeetan eta ostegun arratsaldeetan.
- Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako eta DBHko ikasleak: izen ematea Lardizabal Eskolaren eta Gaztelekuaren bidez egin da eta kurtsoa hasita dago. LH4, 5 eta 6koen taldea eskolatik eramango da eta DBH-koa Natale Zubiaurrek zuzenduko du, gaztelekuko arduradunak.
- Helduen taldea: tailerra astero emango da, azaroaren 3tik apirila bitarte. Astelehenetan 19:30etik 21:00etara Herri Antzokian. Interesdunek Kultur Etxean eman behar dute izena urriaren 31 baino lehen. Tailerrean parte hartzeko 100€ko kuota ordainduko da Kultur Etxean.