Administrari laguntzaile baten kontratazioa

Zaldibiako udalak, Lanbideren laguntzarekin, administrari-laguntzailea kontratatuko du. Lanaldi osorako eta sei hilabeterako. Izena Lanbiden eman behar da, irailaren 16tik 30 bitartean. Jarraian xehetasunak.  

ZALDIBIAKO UDALA LANBIDEREN LAGUNTZAREKIN ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA KONTRATATZERA DOA.


LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

Administrari laguntzailea: Idazkaritzan eta artxiboan lana egiteko.
Lanaldia: Osoa-
Ordutegia: goizeko 9:00tatik arratsaldeko 17:00 arte. Bazkaltzeko eten aldiarekin.
Denboraldia: 6 hilabete.


EZINBESTEKO BALDINTZAK:

• Administraritzako moduluren bat egina izatea.
• 2. Hizkuntz eskakizuna edo baliokidea izatea.
• Informatikako ezaguzak: Internet-ean,Excel-ean, Microsoft Outlook-ean eta testu tratamendurako Wordean (Windows sistema eragilea).
• 2019 ekitaldirako Lanbideko enplegua sustatzeko tokiko ekintzen dirulaguntzaren deiadira atxikiko diren kontratazioak ,bere osotasunean bertan ezarritako erizpideak bete beharko ditu.
• Goierri bailaran erroldatuta egotea.

BALORATUKO DIRENAK

Administrari titulua izatea.
IT txartela oinarrizko mailako ziurtagiria izatea.
Zaldibian erroldatuta egotea.

IZENA EMATEA.

NON: LANBIDEN Beasaingo bulegoan
EPEA: IRAILAREN 16 TIK IRAILAREN 30ERA.

Zaldibian, 2019ko irailaren 13an