ABERRI EGUNA ospatzeko deia egin du Zaldibiako Udalak

Apirilaren 8an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du udalak aho batez eta ETXE BAKOITZEKO IKURRIÑA BAT ESKAINIKO DU euro baten truke.

ABERRI EGUNA 2012 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Behe Nafarroa, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Zuberoako herritar guztiontzat ospakizun eta aldarrikapen egun handia da Aberri eguna.

Aurtengoan ere, banatzen gaituena albo batera utzi eta batzen gaituenari helduz, Zaldibiako Udalak Aberri eguneko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizue herritar guztioi gainera,  etxeetako balkoietan Ikurriña zintzilikatzeko deia zabaldu nahi dugu.

Euskaldunok beti esan behar izan dugu zer ez garen, nor ez garen eta zergatik.

Heldu da garaia, Nor garen eta zer garen agertzeko!

Heldu da garaia izan nahi duguna, izaten hasteko!

Apirilaren 8an, ez ahaztu Ikurriña etxeko balkoian jartzea.

Zaldibian, 2012ko apirilean

OHARRA:
Zaldibiako Udalak etxe bakoitzeko Ikurriña bat eskainiko du euro baten truke. Jaso nahi duenak, Udaletxera edo Kultur etxera etorri beharko da, apirilaren 4a baino lehen.