Europar Batasunekoak edo akordioa duten Batasunetik kanpoko herrialdeetakoak diren zaldibiarrentzako informazioa da hau, udal-hauteskundeetan boto-eskubidea gauzatzearen ingurukoa. Europar Batasuneko herrialdeetako 18 urtetik gorako herritarrek, bai eta Boliviako, Cabo Verdeko, Txileko, Kolonbiako, Koreako, Ekuadorko, Islandiako, Norvegiako, Zeelanda Berriko, Paraguaiko, Peruko, Erresuma Batuko, eta Trinidad eta Tobako herritarrek ere eman dezakete botoa 2023ko maiatzeko udal-hauteskundeetan. Informazio gehiagorako udaletxeko harrerara jo.