2020ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina

Gaur hasi du gripearen aurkako txertaketa kanpaina Osakidetzak eta herritarren eta osasun profesionalen segurtasuna bermatu nahirik, aurtengoa ezberdina izango da. Arrisku taldekoak direnek Osakidetzako deia jasoko dute hitzordua eskainiz. Gainontzekoek txertoa hartu nahi izatekotan urriaren 31tik aurrera deitu behar dute Osasun Zentrora. Zaldibian herriko Mediku-Etxea izango da txertoa jartzeko lekua.

Dagoeneko, abian jarri da 2020ko Gripearen Aurkako Txertaketa-Kanpaina. Batez ere honako pertsonei zuzenduta dago arrisku-taldeak direlako:

  • 65 urte baino gehiago dituztenak
  • Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Profesional sanitarioak

Aurten, arreta berezia jarri da herritarren eta profesionalen segurtasunean. Horregatik, hurrengo oharrak kontuan hartzea garrantzitsua da:

  • ARRISKUKO KOLEKTIBOA BAZARA

    Itxaron Osakidetzak deitu arte, txertoa jartzeko hitzordua emateko. Ez hasi Osakidetzara deika, lineak kolapsatzea saihestu nahi da. 

  • ARRISKUKO KOLEKTIBOA EZ BAZARA

    Arrisku-taldekoa ez bazara eta txertoa jarri nahi baduzu, deitu zure osasun-zentrora urriaren 31tik aurrera.

Informazio osoa HEMEN