• Juan Inazio Iztueta Etxeberria

    Zaldibiako idazle eta koreografoa 1767ko azaroaren 29an jaio zen, eta 1845eko abuztuaren 18an hil, 78 urte zituela. Beste lanbide askoren artean zerga-biltzaile eta gartzelako zuzendari izan zen. 1801 urtera arte herrian bizi izan zen, eta aipatzekoa da, garai haietan, Zaldibiko herri barruan, 18 etxe eta 96 famili zeudela. Gehienek artzaintzan eta nekazaritzan egiten zuten lan.

    1801.ko abenduaren 6an, Gaintzako eskribauaren etxean lapurreta egiteagatik detenitu zuten Ordizian. 1801-07 bitartean gartzelan egon zen. Garai honetan Mªconcepción de Bengoetxea "Kontxesi" ezagutu zuen eta 1808an ezkondu zen. Urte batzuk geroago bere omenez "Kontxesi" bertsoak idatzi zituen. Frantsesen kontrako gerran Frantziaren aldeko jarrera izan zuen.

    1814an eta 1815ean berriz ere gartzelaratu egin zuten, eta bi urtez Azpeitia eta Donostiatik kanpo bizi izatera zigortu zuen epaileak. Desterru-zigorra bete zuenean Donostian finkatu zen. 1819an Donostian bi eginkizun garrantzitsu izan zituen: batetik, Latierri danbolinteroari euskal musikak erakutsi behar zizkion, honek pentagrama jar zitzan, eta bestetik, babesetxean euskal dantzak irakastea.

    Euskal dantzak galzorian zeuden garaian berreskuratu egin zituen eta Donostian dantza-taldeak sortu zituen. Euskal dantzen berri emanez ‘Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren so-u zar eta itz-neurtu edo versoaquin’ (1824) eta ‘Euskaldun anci-a anci-aco’ (1826) idatzi zituen.

    Dantzak zirela eta, borroka gogorra izan zuen inguruko jendearekin eta Larramendi izan zuen defendatzaile; Larramendiren belaunaldia deitu izanaren partaide izan zen eta Larramendik proposaturiko neologismo ugari erabili zituen bere idazkietan. Euskal Herriaren historia, folklorea eta kultura ondo ezagutzen zituela erakutsi zuen lan hauetan: ‘Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia’ (1847). Liburuan orduko Gipuzkoako ohiturak, bizimodua, animaliak, landareak, ibaiak eta abar deskribatzen ditu.

    Zaldibiako pertsonai honen inguruan beste herritat batek, Jose Garmendia Arruabarrenak, zenbait liburu argitaratu ditu, Iztuetaren olerkiak eta beste zenbait lan ezezagunak bilduz.
     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
3
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
1617
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /