Ekaiaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan Karreane kultur etxean.
Zaldibiako Udal liburutegitik dauzkagun aldizkarien berri eman nahi genizueke. Izan ere, liburu eta ikus-entzunezko materialaz gain, aldizkariak ere baditugu herritarren eskura, alez-ale berritzen doazenak. Aldizkarien izenak, azken aleen azalak eta aurkibideak barruan dituzue ikusgai.
Zozkatu berri dugu 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta Haizea Ruano Ibañez zaldibiarra izan da irabazlea. Zorionak!
2018-2019 ikasturtean musika eskolan ikasten hasi nahi duten ikasle berriek izena Zaldibiako Kultur etxean eman behar dute ekainaren 8a, ostirala, baino lehen.
- Ordutegia: 12:30etik 19:30era
- Telefonoa: 943 160338 / 676 531 079
Maiatzaren 15ean ospatu da aurten ere Baserritarren festa, Zelaa hotelean. Bazkalondoren solasean aritu dira trikitilariaren konpainiarekin. Hemen dituzue ikusgai argazkiak.
Maiatzaren 11n, gaueko 10:30ean, Segurako antzerki taldeak, “Iragana, Lahar eta Larrosa” Herri-antzerki emanaldia eskainiko du.
Zozkatu da 30 euroko lehenengo erosketa-txartela. Irabazlea Manex Insausti Hernández zaldibitarra izan da. Zorionak, Manex!
Bihar, apirilak 24, asteartea 18:00etan, Karreane Kultur Etxean Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da.
Ipuin saio hau, 3 urtetik 5.maila bitarteko ikasleentzat izango da
Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 44 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 12. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2018ko martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta “Etxekonekok” Elkarbizitzarako Elkarteak 2018. urteko Emakumeen Nazioarteko Egunerako honako egitaraua antolatu dute.