Goierriko Foru Bidegorrien Eraikuntzaren aldeko adierazpena aho batez onartu zen astearteko Osoko Bilkuran, EHBilduk proposatuta. Jarraian adierazpena osorik.
Urriak 29, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan izango da bilkura. Atxikita duzue deialdia gaiordenarekin. Osoko Bilkurak publikoak dira, herritarrak ere bertaratu daitezke.
Ardiki eguna dela eta, ibilgailuen joan etorria oztopa lezakeen hainbat murrizketa egitea erabaki da. Jarraian informazio gehiago.
Udal eraikin berriko obretako garabiaren muntai lanak direla eta trafiko murrizketak aplikatuko dira, URRIAK 23 ASTEAZKENEAN, GOIZEKO 7:30etatik muntaia bukatu arte.Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Bego mertzeriatik Illati taberna arteko aparkalekuetan EZINGO DA aparkatu eta aparkalekuak libre egon beharko dira goizeko 7:30etarako. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese inguruko geltokia erabili beharko da.
Osteguna, urriak 17, arratsaldeko 17:15ean presazko osoko bilkura ospatuko da Zaldibiako Udaleko Batzar Aretoan. Bertan, Kataluniari buruzko udal adierazpena onartuko da eta azaroaren 10eko hauteskundeetarako mahai-kideen zozketa egingo da.
Zuzendaritza Batzordeak erabakita, Mankomunitatearen baitan landuko diren gaien inguruan aholkurako eta eztabaidarako osatu den organo berria da Aholku Batzordea eta lehen bilera bihar izango da, urriaren 9a, asteazkena, Ordiziako Udal Aretoan. Herritar orori irekia dago batzordea eta deialdiaren berri ematen dugu Lehendakariaren eskariari erantzunez. Jarraian duzue gaiordena.
2019ko Zaldibiako Santa Fe jaiak urriak 4, 5, 6, 7 eta 11an ospatuko dira.Hemen duzue pasa zen ostiralean etxez etxe banatu zen oharra eta jaietako azpiegituren kokapen zehatzaren mapa.
Bidea hobetzeko lanak direla eta, Olakosaiko bidea ITXITA egongo da irailak 23a, astelehena, 15:00etatik irailak 24a, asteartea goizeko lehen ordura arte. Kamioi eta pisuzko ibilgailuentzat astearte iluntzera arte egongo da itxita.
Asteburuan izango diren kirol lasterketen inguruko zenbait trafiko ohar. Jarraian informazio gehiago
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna
[Kultur Etxea]: Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin
[Beti Gazte elkartea]: Hitzaldia: Nola aurre egin, elkar harremanetan sortzen diren arazoei
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /