• 2013, irailak 18

    IRAILAren 21ean ZALDIBIAKO III. HERRI LASTERKETA ospatuko dela eta, ondorengo oharra kontuan hartzea eskatzen dizuegu AIESTARAN ERREKAKO BIZILAGUNOI.

    Ibilbidearen baitan lasterketa behin eta berriz igaroko da Zaldibiatik, IRAILAREN 21ean LARUNBATA  ARRATSALDEKO 17:30etik 19:30ak ingurura arte. Hori horrela, ibilgailuen joan etorriak ETEN EGINGO DIRA  AIESTARAN ERREKA AUZOAN.


    IBILBIDEA: Zelaa Hotela, herriko plaza, Arresene eta Aiestaran auzoan: Pago BI etxe ingurutik Aiestaran Barrena eta Aisterdi baserriaren aurretik igaroko da. Aiestaran Goena baserriko iturrian itzulia eman eta beheko bidetik jarraituko du plazaraino.


    Herri Lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /