Zaldibiako Udalak zure esku jartzen duen, bulego birtualean, agiriak deskargatu edo eskaerak tramitatu ahalko dituzu.
Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 44 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 12. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2018ko martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Datorren MARTXOAREN 16an, OSTIRALA, izango dira aurkezpenak Herri Antzokian. Arkitektoen eskutik azalpenak jasotzeko aukera izango da, baita galderak egitekoa ere. Ordubeteko iraupena izango du saio bakoitzak eta 4 txanda egingo dira ordutegi zabala eskaini asmoz: 11:30, 15:00, 17:00 eta 19:00.
Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta “Etxekonekok” Elkarbizitzarako Elkarteak 2018. urteko Emakumeen Nazioarteko Egunerako honako egitaraua antolatu dute.
Otsaileko azken bi larunbatetan, maitasun harremanei buruzko bi tailer antolatu ditu Zaldibiako Udalak.
Emagin elkarteko kideek dinamizatuko dituzten tailer hauetako lehenengoa, otsailaren 17an izango da, eta bertan parte hartzera, 2000. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilak gonbidatuta daude. Bigarren tailerra, otsailaren 24an, eta 2001. urtetik 2003. urtera bitarte jaiotako neska-mutilei zuzendua dago.
Bi tailerrak 15:30ean hasi eta 18:30ean amaituko dira, Karreane Kultur etxean.
Tailerretan parte hartzeko izena Kultur etxean eman behar da: Lehenengo tailerrerako otsailaren 15a baino lehen. Bigarren tailerrerako, otsailaren 21a baino lehen.
Landa eremuko etxebizitzetan bizi zareten herritarrei ohar hau bidali dizuegu Sasieta Mankumunitateak eta Udalak birziklaguneetako txartelak berritzea dela eta. Datorren astean zehar egin behar da txartel berriaren eskaria Udaletxera etorriz.
Jarraian duzue martxoak 17 larunbaterako eta martxoak 18 iganderako ezarriko diren trafiko murrizketen berri.
Gizartea eta garaiak aldatzen doaz etengabe eta Euskal Eskola publikoko eragileak eskola
publikoaren defentsa eta aldarrikapen kanpa (...)
Goierriko txapelketan maila ona erakutsi ondoren Donostian jokatuko den Gipuzkoako xake txapelketan parte hartuko dute Zaldibiko xakelari (...)
Irteera honetan, Corella-ko Arrese museoa bisitatzeko asmoa degu.
Datorren asteartean jokatuko da eta jubilatu guztiei dei berezia luzatzen diegu parte hartu dezaten.
Lehen ere Zaldibia Herrigintzan udal-taldeak bizpahiru aldiz jokaldi bera egin izan du eta ohitzen hasiak ga (...)