Albisteak

2024/05/08 Lehen sektorea Jaiak eta ospakizunak
2024-baserritarren eguna.jpg

Baserritarren Eguneko bazkaria

Urtero legez, maiatzaren hamabostean bazkaria antolatu da Baserritarren Egunaren harira. Kixkurgune jatetxean izango da aurten eta tikeak salgai daude jadanik. Informazioa, jarraian.
Gehiago


2024/05/06
ximur.JPG

Ximurrak xamur: adineko emakumeak ahalduntzeko programa

Maiatzaren 8an, arratsaldeko 18:00etan aukeztuko da Karreane kultur etxeko ganbaran. Prozesu honetan antolatutako ekintza ezberdinekin herriko adineko emakumeen trebakuntza eta ahalduntzerako tresnak garatu nahi dira, estereotipoak deseraikiz, lanak aitortuz eta elkarrekin saretu eta indartuz. Animatu!
Gehiago


2024/05/06 Ondarea Auzolana Kultura
KARTELA ERROTA EGUNA 2024.jpg

Erroten eguna Zaldibian

Maiatzaren 10ean, ostiralean, Kanpaingo errota ikusteko ate irekiak izango dira. Arratsaldeko 14:30ean Lardizabal eskolako ikasleentzat eta 17:00etatik 18:00etara herritar guztientzat. Ondoren, 18:00etan, plaza ondoan jarri duten perratokiaren funtzionamenduaren eta hura jartzeko eginiko lanen inguruko azalpenak emango dituzte.
Gehiago


2024/05/03 Kultura Kirola
DIRULAGUNTZAK-HERRIKO-TALDEEI.jpg

Kultur eta Kirol taldeentzat 2024ko dirulaguntza deialdia zabalik

Ekainaren 3ra arte, zabalik izango da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal dirulaguntza deialdia. 2024an zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 
Gehiago


2024/05/03 Herrigintzaren kultura Parte hartzea Ikuskizuna Kirola Kultura
maia.JPG

Egutegiak dakarrena: maiatza

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago


Iragarki eta oharrak

2024/05/16 Hondakinak Ingurumena Herri bizigarria
KONPOST BANAKETA.jpg

Konpost banaketa datorren ostegunean

Maiatzaren 23an, ostegunean, konpost banaketa egingo da auzo-konpostguneetako erabiltzaileen artean. Plazan izango da, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Oharra: konposta etxera eramateko ontzi, poltsa edo zakua norberak eraman beharko du.
Gehiago



2024/04/25 Osoko bilkura / Plenoa
osoko bilkura irudia.jpg

Ohiko osoko bilkura

Gaur, osteguna, ohiko osoko bilkura izango da 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda. Gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago


Gaur pintura tailerra izango da plazan
2024-05-17 - ZAPIAK BAT elkartea

Zaldibiako txokoen akuarelazko margolanak egingo dira


Errotei buruzko erakusketa
2024-05-17 - LARDIZABAL herri eskola

Lardizabal eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleok erroten gaia landu dugu eta egin ditugun lanak partekatu nahi ditugu familia eta herriarrekin


MAIATZAK 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna
2024-05-17 - LARDIZABAL herri eskola

Gaur MAIATZAK 17, aldarrikapen koloretsua egin dugu


Eskola Kirolaren Gida
2024-05-15 - LARDIZABAL herri eskola

Batzorde mistoetan eskola kirolerako gida osatu da


Irakasleok ere urmaelean ikasten
2024-05-15 - LARDIZABAL herri eskola

ARANZADIko Ion Garinek irakasleoi ere formazio saioa eman zigun


Idiazabal menderatuta, Altzo aurrez aurre ostiralean
2024-05-15 - GAZTELUPE pelota kluba

Idiazabali 6-0 irabazita, eskailera-maila bat gorago gaude, eta Altzo izango dugu aurrez aurre bi asteotan Herriarteko Pilota Txapelketan. Lehen hitzordua ostiral honetan dugu, hilak 17, 20:00etan, Zaldibiako Resti pilotalekuan.  


Plazako dantza ikastaroa gazte eta helduentzat
2024-05-14 - IZTUETA dantza taldea

Aurten ere San Juan bezpera egunean dantza egiteko ikastaroa irekiko da. Ostegunetan izango da eta ordutegia aukeratzeko albiste honetan aurkituko duzun galdetegia bete, zure datuekin batera. Apuntatzeko azken eguna maiatzak 20. Animatu!